Gaur, asteartea, Iraurgi Saskibaloi Taldeak batzar orokorra egingo da Soreasu antzokian. 19:30ean hasiko da bilkura, eta ISBk klubeko guraso, abonatu eta jarraitzaile guztiei dei egin die batzarrean parte hartzera animatu daitezen: "Hartuko diren erabakiak onenak izan daitezen zuen laguntza behar dugu, eta gure klubaren eraldaketa prozesuaren berr ematea ere bai".
Besteak beste, lehendakari-zuzendaritza berriaren aukeraketa egingo dute bertan, eta horri lotuta, berrikuntza prozesuaren azalpenak emango dituzte: emakumeak klubean, metodologia berria, lan taldeak eta abar. Horrez gain, alor ekonomikoa landuko dute, eta aurrekontua eta egoera ekonomikoa izango dituzte hizpide. Iazko denboraldiari buruz ere arituko dira.