Atzo, osteguna, aurkeztu zuen Uztarriak Mugarria ikus-entzunezkoa Sanagustin kulturgunean. Hogeita hamar bat lagun bertaratu ziren Uztarria Kultur Koordinakundearen 16 (1998an sortu zuten) eta aldizkariaren 15 urteotako ibilbidea jasotzen duen lana ikustera. Yuri Agirre azpeitiar kazetariak egin du ikus-entzunezkoa, eta Uztarriaren sorreran aritu zirenen eta gaur egun Uztarriako kide direnen lekukotzekin osatu du lana Agirrek. Hala nola, Laxaro Azkuneren, Enekoitz Esnaolaren, Iban Arregiren, Josu Azpillagaren, Nerea Urangaren eta Julene Frantzesenaren hitzak jaso ditu.
Datorren astean banatuko die Uztarriak bazkideei Mugarria DVDa. Uztarriako bazkide ez direnek, berriz, ikus-entzunezkoa erosteko aukera izango dute Uztarriaren egoitzan.