Herri Batzordeak eta Festa Batzordeak antolatuta, aurten ere gaztaina jan herrikoiaz gozatzeko aukera izan dute Urrestillan. Joan den zapatuan, azaroak 29, ospatu zuten aurtengoa. 30 kilo gaztaina erre zituzten, zimitarioan jarritako bi danbolinetan. 19:00etatik aurrera elkartu ziren herritarrak jan-edanaren bueltan.