Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2014ko abe. 2a, 10:55

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. 

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Azpeitiko Udalak azaroaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea. 

2.- 2015erako aurrekontua eta lanpostu zerrenda. 

3.- 2015erako Udalak diru-laguntzak emateko plangintza estrategikoa onartzea. 

4.- Ekonomia sustatzeko diru-laguntza helburua duen Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen eta Iraurgi Lantzen S.A.-ren arteko lankidetza hitzarmena onartzea. 

5.- Alkatetzak 2013ko urriaren 29an emandako ebazpen deuseztagarria: interes publikorako kaltegarritzat jotzea. 

6.- Azpeitiko Plangintza Orokorrean Anara Ingurunea 4. zenbakia duen hiringitza eremuaren barruan 4.3 'Esklabak-Iturzulo' azpieremurako urbanizatze jarduketa programa.

7.- Azpeitiko Udalak onartu duen herri-bideen inbentarioan aurkeztutako errekurtsoen azterketa eta ebazpena. 

8.- Azpeitia Lantzen S.A.-ren etxebizitzak alokairuan edota salmentan esleitzeko prozedura. 

9.- Azpeitiko herrian euskararen normalizazio bultzatzeko 2015-2017rako Plan Estrategikoa onartzea. 

10.- Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna: adierazpena instituzionala. 

11.- Alkatetzak 2014ko urtarrilean eta otsailean emandako ebazpenen berri ematea. 

12.- Galdera eta erreguak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide