Banatu dituzte Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyko sariak

Uztarria.eus 2014ko abe. 2a, 11:01

Joan den zapatuan banatu zituzten Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak XIX. Mendiko eta XXV. Udazkeneko Argazki Rally-ko sariak. Sari-banaketa ekitaldia mendi bazkunaren egoitzan izan zen zapatuan, eta sariak banatu aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Iñigo Kortak irabazi du rallya, eta horrenbestez, 180 euro eta garaikurra jaso zituen. Sailkapenean bigarrena Carlos de Cos izan zen eta 150 euro eta garaikurra eskuratuko zituen. Hirugarren postuan Alex Garai sailkatu da eta 120 euro eta garaikurra irabazi ditu.

Saritu gabeko lehenengo herritarraren saria Juan Mari Ibarzabalek eskuratu du (90 euro eta garaikurra jasoko ditu), eta argazki onenaren saria, berriz, Juan Kruz Izagirrek (60 euro eta garaikurra eskuratuko ditu). 50 argazkilari helduk hartu zuten parte rallyan.

Gaztetxoen sailkapenari dagokionean, Enaitz La Iglesiak irabazi du rallya, eta 30 euroko erosketa-balea eta garaikurra jaso zituen zapatuan. Bigarrena, Enaitz Zubizarreta izan da, eta 20 euroko erosketa-balea eta garaikurra eskuratu ditu. Hirugarren sailkatua Ane Aburuza izan da. Hori dela-eta, 15 euroko erosketa-balea eta garaikurra jaso ditu. Hamasei gaztetxok hartu zuten parte rallyan. 

Hemen rallyan saritutako argazki guztiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide