Igandean jokatu zen Azpeitiko VIII. Slalom proba, Landeta auzoko poligonoan, Lagun-Arteak antolatuta. Euskadiko automobilen denboraldiko azken proba izan zen igandekoa eta Victor Calvok Citroen AX autoarekin irabazi zuen lehia. Lehenengo mailan, berriz, David Calvo nagusitu zen Citroen Saxo autoarekin. Hirugarren mailan Raul Perezek irabazi zuen BMW 325 autoarekin, eta junior mailan Gaizka Zabala izan zen nagusi BMW E30 autoarekin. 39 auto gidarik hartu zuten parte.