Tuba jaialdia antolatzen duzue urtero, eta aurten Metal topaketak ere antolatuko dituzue. Zergatik?
Ideia hau, lehendik ere jorratu genuen. 2012ko Tuba jaialdian, egin genuen metalezko musika tresnen inguruko ikastaro bat. Ikastaroa ondo joan zen baina tuba jaialdiarekin bat egiteko gauza gehiegi pilatzen ziren. Horregatik bururatu zaigu metal topaketak antolatzea Tuba Jaialditik kanpo. Topaketa zabala izan dadila nahi dugu. Ikuslegoari eta musikariei erakutsi nahi diegu gure jardueraz disfrutatzen eta gehiago ulertzen. Aire metalezko musika tresnen familia oso handia da eta oso musika mota desberdinak jotzeko aukera ematen dute.
Zein da topaketen helburua? Zertarako egingo dituzue?
Helburu nagusia, gure musika bandetan, musika eskolean eta inguruetan, musika tresna mota hauetako zaletu gehiago izatea eta sortzea da. Ohikoa hari da bihurtzen, musika bandetan musikarien falta aire metalezko tresnetan. Bestalde ikasleen faltagatik, zenbait musika eskoletan ezin dute musika tresna bakoitzeko berezko maisua ekarri.
Topaketa hauetan atal denak ikutuko ditugu. Oinarrizko formazio azalpenak, txikienentzat ekitaldi jolasgarri bat. Euskal kanten kontzertua, ensenble kontzertua, musikari afizionatuentzat egun didaktiko bat, non Brassband edo Metal banda handi batekin amaituko dugun eguna.
Topaketetan parte hartzeko izena eman behar da. Baina zer aurkituko du izena ematen duen horrek? Izen emate hau zer da, profesionalentzat? Ikastaroetan parte hartzeko?
Izena, topaketan parte hartzeko da. Abenduak 7an, ikastaro edo masterclass bat emango du David Muñoz, Gijongo tuba irakasleak. Bi gauzetaz jardungo da David-ek. Airearen garrantziaz, airezko musika tresnetan eta Ikasketa denboraren aprobetxamenduaz. Ikastaro honen prezioa 15€ da eta edonor etor daiteke musikari izan edo ez (Tuba jaialdian arrakasta asko izan zuen batik bat umeen artean).
Beste izen ematea abenduak 8ko ekitaldirako izango da. Egun hau, Metal eguna izango da eta goizetik, musikariei bideratutako ekintzak izango dira. Haur eta helduentzat. Egun honetan, Juanjo Munera, Bilboko bonbardino bakarlariak masterclass batekin hasiko du eguna. Ondoren, hamaiketako baten, musika tresna bakoitza bere jatorriko maisu batekin bananduko da. Tronpetan Niko Zubian arituko da, Tronboian Iker Marañon, Tronpan Jon Lizaso, Bonbardinoan Juanjo Munera, eta Tuba David Muñoz eta Juan Carlos Ribelles. Guztien artean 19:30etan eskeiniko dugun kontzertu ikusgarri bat prestatuko dugu egun guztian zehar. Haurrak aldiz, Izaskun Ocon eta Ibai Pastor-ekin arituko dira.
Egun honetako izen ematea 30€ kostako da. Hamaiketakoa eta bazkaria sartzen direlarik. Bi egunetan parte hartzen dutenenek, 40€ ordaindu beharko dute, 5€ko deskontua izanik.
Izenik ematen ez duenak ere izango du parte hartzeko eta metal instrumentuez gozatzeko aukera, ezta?
Hala da. Lau ikuskizun izango dira:
Abenduak 6,
-17:30ean, Sanagustin Kulturgunean, haurrentzako emanaldia: Musika tresnekin jolasten eta ikasten (3 euro).
-19:30 etan AMB-ren kontzertua. Sanagustin kulturgunean. EUSKAL KANTAK
Abenduak 7
-19:30ean Donostiako kontserbatorioko ikasleen metal taldea: aBRASSados
Abenduak 8
-19:30ean Soreasu antzokian, Metal topaketa amaiera kontzertua BBASBAND formatuan.
-19:30ean Soreasu antzokian, Metal topaketa amaiera kontzertua BBASBAND formatuan.
Azpeitiko publiko orokorrarentzat nahiko ezezaguna zen arlo bat gizarteratu duzue azken urteetan egindako Tuba jaialdiekin. Garapen hori nabaritu al duzue? Azpeitian harrera ona al dute jaialdi hauek?
Nik uste baietz. Urtez urte, ikuslegoarekin lotura gehiago ari gara lortzen. Honez gain, Sanagustin kulturguneak eta Soreasu antzokiak, formatu eta mota desberdinetako kontzertu eta entzunaldiak eskeintzeko aukera ematen digu.
Azken Tuba Jaialdiko kontzertuan jende ugari bildu zen. Arrazoi nagusietako bat, kontzertua kalera atera genuela izan zen, baina Azpeitia oso aberatsa da kulturalki eta guk beste tanta bat ipintzen dugu gure kulturaren mesedegarri. Poliki-poliki gero eta zale gehiago lortzen goaz eta gure musika tresnekin zertarako garen gai erakusten dugu.
Lan horretan jarraitzeko asmorik bai? Topaketak urtero egingo dira hemendik aurrera?
Ikusi egin behar. Musikarien esku dago. Horrelako topaketa bat antolatzeak lan handia ematen du eta bideragarria den ala ez ikusi behar da. Ahal bada, urtero errepikatzea izango litzateke egokiena, baina ezin bada ez da ezer gertatzen.