Bulego berria du Urola Erdiko Mankomunitateak

Uztarria.eus 2014ko abe. 3a, 11:30

Urola Erdiko Mankomunitateak bulego berria zabaldu du gaur, asteazkena, Enparan kaleko 34. zenbakian. Gaurtik aurrera, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta astelehen eta ostegun arratsaldetan 15:30etik 18:00etara bitartean. Aurrerantzean Azpeitiko bizilagunek bulegoan jaso beharko dituzte poltsa konpostagarriak, organikoarenak, eta edukiontzi marroiko giltzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide