2014ko Joxe Takolo Bekaren irabazleek lortu dute helburua

Uztarria.eus 2014ko abe. 4a, 18:24

Valle del Rolwaling-Nepal: Drangnag Ri (6.804 m) eta Ripimo Shar Glacier proiektuaren barruan, 20 egunean 6.000 metroko bi tontor eskalatu eta 1.300 metroko bidea zabaldu dute horietako batean, estilo alpinoan, Jonatan Larrañagak, Manu Cordovak eta Jordi Corominasek.

Joan den maiatzean eman zuen Azpeitiko Udalak 2014ko Joxe Takolo Beka. Irabazlea Valle del Rolwaling-Nepal: Drangnag Ri (6.804 m) eta Ripimo Shar Glacier proiektua izan zen, Jonatan Larrañaga getxoztarrarena. Larrañagak, Manu Cordovarekin eta Jordi Corominasekin espedizioa osatuta, beka jaso zuen proiektua gauzatzea lortu du udazkenean: 20 egunean 6.000 metroko bi tontor eskalatu eta 1.300 metroko bidea zabaldu dute horietako batean, estilo alpinoan.

Joan den abenduaren 2ko Berria-n Larrañagari Nepaletik bueltan egindako elkarrizketa argitaratu zuten. Horrekin batera, Aitor Unanue Lagun Onak Mendi Bazkunaren lehendakariaren iritzi artikulu hau ere atera zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide