Lau egun, eta hamaika aukera

Durango izango da asteburu honetako kultur hiriburu, baina Azpeitiak ez dio inbidiarik. Disko eta liburu azokarik egongo ez bada ere, hainbat aukera izango ditugu kulturaz gozatzeko. I. Metal Topaketak izango ditugu, Gaztetxean antzerkia, Sanagustinen kontzertua eta Soreasun Zartzuela. Eta nola, ez, asteburuero bezala, zinema. Aste honetan, gainera, Erika Olaizola herriko aktoreak parte hartzen duen filma ikusiko dugu: Los tontos y los estupidos.

Gaur hasi eta astelehenera arte, hainbat kultur ekitaldi izango ditugu herrian. Hona hemen guztiak, elkarren atzetik jarrita:

Gaur, ostirala

-20:00-21:00etara Afari bejetarianoa eta 22:00etan Amets Zirkoa Salgai antzerkia.

-23:00: Bide Ertzean taldearen kontzertua Sanagustin Kulturgunean. Doan.

-23:00: Bertso Parrandako finalaurrekoa, Errezilgo Borondegin.

Abenduak 6, zapatua

-17:30ean, Sanagustin Kulturgunean, haurrentzako emanaldia: Musika tresnekin jolasten eta ikasten. I. Metal Topaketak.

-19:30etan AMB-ren kontzertua. Sanagustin kulturgunean. EUSKAL KANTAK. I. Metal topaketak.

-22:00: Lazkaoko Kantaka Abesbatzak sorturiko ikuskizuna da Gran noche de Zarzuela. Soreasu antzokian.

Abenduak 7, igandean

-Egun osoan. Saneloiak Landetan.

-16:30ean, Los Boxtrolls filma, Soreasu Antzokian.

-19:00etan eta 21:30ean, Los tontos y los estupidos filma, Soreasu Antzokian.

-19:30ean Donostiako kontserbatorioko ikasleen metal taldea: aBRASSados. I. Metal Topaketak.  

Abenduak 8, astelehena

-19:30ean Soreasu antzokian, Metal topaketa amaiera kontzertua BBASBAND formatuan. I. Metal Topaketak.

-21:30ean, Los tontos y los estupidos filma, Soreasu Antzokian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide