Slalomeko otarrak badu jabea

Uztarria.eus 2014ko abenduaren 9a

Aurreko asteburuan jokatu zen Azpeitia VII. Slaloma, eta antolatzaileek otarra bat zozkatzeko aprobetxatu zuten ekitaldi hura. Jakinarazi dutenez, agertu da otarra horren irabazlea: Oscar Aranberrik eskuratu du (1.981 zenbakia izan da saritua). Jaso du dagoeneko saria, eta Lagun-Artea Eskuderiako kide Aitor Salegik eman zion otarra. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide