Eguzkiñe Peña (Azpeitia, 1992) Realeko nesken taldeko jokalariari ebakuntza egin zioten pasa den ostegunean, Policlinica Gipuzkoan. Eskuin belauneko menisko lesioa duela bi hilabete egin zuen entrenamendu batean, eta horren harira egin diote operazioa. Talde txuri-urdinak jakinarazi duenez, ebakuntza "ondo" atera da.
Azpeitiarra hasi da errekuperazio prozesuarekin, eta Peñak Uztarria.com-i jakinarazi dionez, bi hilabete inguru aritu beharko du osatzeko.
Lagun Onak Futbol Taldeak "animoak" eman dizkio azpeitiar jokalariari: "Kirol elkarteak badaki berandu baino lehen osatuko dela; eta, horregatik, indarrari eta irribarreari eusteko eskatu nahi dio futbol jokalariari".