Taldeko bazkideentzako lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak Santo Tomas egunerako

Uztarria.eus 2014ko abe. 10a, 19:39

Abenduaren 21eko festari lotutakoak baina gai librekoak izan daitezke argazkiak, koloretan edota zuri-beltzean, eta modalitate horietako bakoitzean lehiakideek gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango dituzte. Lanak abenduaren 29a baino lehen bidali beharko dituzte, formatu digitalean,argazkiakaae@hotmail.com helbidera.

Azpeitiko Argazki Elkarteak barne mailako lehiaketa antolatu du 2014ko Santo Tomas egunerako; elkarteko bazkide direnek soilik izango dute parte hartzeko aukera, alegia.

Abenduaren 21eko festari lotutakoak baina gai librekoak izan daitezke argazkiak; hori bai, gai bera duten bi argazki ezingo dira aurkeztu. Bi modalitateko argazkiak onartuko dituzte, koloretan edota zuri-beltzean, eta modalitate horietako bakoitzean lehiakideek gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango dituzte.

Lanak abenduaren 29a baino lehen bidali beharko dituzte, formatu digitalean, argazkiakaae@hotmail.com helbidera. Guztira sei sari banatuko ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak Santo Tomas 2014 lehiaketan, modalitate bakoitzeko hiru.

Hona hemen, lehiaketaren oinarriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide