Atzo, asteazkena, goizaldean Abadiñon hilda agertu ziren bi andre, ama-alabak. Bortxa zantzu argiekin aurkitu zituzten euren etxean. Arratsaldean hildako alabaren senarra atxilotu zuen Ertzaintzak, hilketaren egilea izatea leporatuta. Abadiñoko alkateak gaur jakinarazi duenez, atxilotutako gizonak aitortu du berak hil dituela.
Gertakariaren harira, elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Bilgune Feministak bihar arratsalderako. 19:00etan izango da bilkura plazan, Indarkeria matxistari aurre hartu! lelopean.
Gertakariaren gaineko xehetasun gehiago Berria.eus-en.