Igande eguerdian, mutxikoak

Datorren igandea hilaren bigarren igandea dugu. Beraz, hilero bezala, mutxikoak egingo ditugu Azpeitiko plazan. Ikasberriko dantza eskolak, Itsasi Kultur taldeak, Sahatsa dantza taldeak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatuta. 12:00etan izango dira, Sanagustinen. Animatu dantzara! 

Maiatzera bitartean hilero egingo ditugu mutxikoak, beti, hilaren bigarren igandean. Alde Zaharrean egingo ditugu gehienean, baina ez dugu baztertzen auzoetara zabaltzeko aukera ere. Oraingoan, eguraldia eta plazaren egoera kontuan hartuta, Sanagustin Kulturgunean egingo ditugu. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide