Urteroko moduan, bihar, zapatua, Santa Luzia Eguna ospatuko dute Azpeitiko Elosiaga auzoan. Elosiagako baselizan izango den meza nagusiarekin hasiko dute festa eguna. Azpeitiko eta Zumaiko abesbatzak ariko dira kantuan bertan. Ondoren, hamaiketakoa eta bazkaria egingo dituzte Añota sagardotegian. Bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute giroa.
Abenduak 13, larunbata:
11.00etan Meza nagusia, Zumaiako eta Azpeitiko abesbatzekin.
12:00etan hamaiketakoa Añota sagardotegian.
12:30ean Lidia eta Xabier trikitilarien emanaldia.
14:00etan bailarako jubilatuentzat bazkaria Añota sagardotegian.
Ondoren, erromeria egingo dute Lidia eta Xabier trikitilariekin eta Lizaso aita-seme bertsolariekin.