Madalenako baselizaren ondoko etxea bota dute

Uztarria.eus 2014ko abe. 12a, 12:15

Madalenako baselizaren ondoko etxea bota dute gaur, ostirala. Etxea hutsik eta egoera kaskarrean zegoen azken urteetan, eta bota egin dute "auzoa biziberritzeko". Etxe hura eta baselizaren bestaldekoa Udalak erosi zituen uda aurretik, eta biak botatzeko erabakia hartu dute, "Madalenako ospitale berrituari eta ermitari indarra emateko, eta turismo indargune izan dadin gunea". Udalak azaldu duenez, "auzoarekin duen konpromisoa berretsiz, auzoko hoditeria ere aldatu genuen euriteak izaten direnean auzoak pairatzen dituen arazoak ekiditeko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide