2014/12/21 Egun osoa

Santo Tomasak

Azpeitia

10:00etan txistulariak.

10:30ean Patxi Azkargorta Pilota Memoriala.

11:00etan Udal musika bandaren kalejira.

11:00etan Eltziegoko gaiteroen kalejira.

12:00etan XXXII. Antzerki Topaketetako sari banaketa. Horrez gain, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur 2014ko Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketako irabazleei harrera.

12:00etan Gaztetxetik abiatuta kalejira, trikitilariekin.

Udazkeneko azoka berezia izango da goiz osoan, Berdura Plazan.

12:00etan aizkora eta harri-jasotze jaialdia, Izarraitz pilotalekuan. Aimar Irigoien marka hausten saiatuko da.

12:00etan bertsolariak plazan. Nerea Elustondo, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi ariko dira kantuan. Gai jartzaile lanetan, berriz, Sebastian Lizaso izango da.

12:00etan Itsasiko ttuntturroen eta Juan Antxieta musika eskolako soinujoleen kalejira.

12:30ean 'fracking'-aren kontrako argazki erraldoia, Perez Arregi plazatxoan. 

13:00etan erraldoiak, buruhandiak eta dultzaineroak.

18:00etan Gazteen Azpeitiko XIV. Dantza Suelto Txapelketa. Amets Amubieta eta Maialen Aldalur omenduko dituzte bertan.

20:00etan DJ Bull, Orkatz tabernan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide