Ezkurrak eta Ion Etxeberria azpeitiarrak Ezkurra II.-aren eta San Miguelen aurka neurtuko dituzte indarrak 44. Binakako Erremonte Txapelketako finalean. Abenduaren 20an, zapatua, izango da finala Hernaniko Galarreta pilotalekuan,
Sei bikotek hartu dute parte 44. Binakako Erremonte Txapelketan. Lehian parte hartu duten hamabi pilotarien artean dira Igor Agirrezabala matxinbentarra, Haritz Etxeberria Etxeberria IV. urrestildarra eta Ion Etxeberria azpeitiarra.
2011n Ion Etxeberriak eta Zeberiok irabazi zuten Binakako Erremonte Txapelketako finala, eta iaz ere txapela jantzi zuen Ionek, Uterga bikote zuela.