Gabonetan erosketak herrian egitea sustatzeko, erosketa bonoak kaleratu ditu Bertan Merkatari Elkarteak. 40 euro ordaindu behar da bono bakoitza, eta txartel horrekin 50 euroko erosketak egin ahal izango dira. Beraz, bezeroak hamar euro aurreztuko ditu bonoarekin.
Bono sorta bakoitzak hamar euroko bost txartel ditu. Txartel horiek banatu egin daitezke, eta bezeroak nahi duen moduan gastatu ahal izango ditu. Bertanek jakinarazi duenez, "txartel guztiak batera edo zatika, hamar euroka, gastatu daitezke eta txartelek ez dute iraungitze datarik.
Bertan elkarteko dendetan (NKN mutil modie, Trapos, Kukua eta Martija parafarmazia) edo elkartearen bulegoan eskuratu daiteke dagoeneko bonoak. Herritar bakoitzak, gehienez, bi bono erosi ahal izango ditu. Elkartekoek azaldu dutenez, bonoa erosteko beharrezkoa da NAN-a erakustea.