Azpeitiko Kultur Mahaiak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak, Urola Kostako Hitza-k eta Sanagustin kulturguneak antolatutako Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloak hamaikagarren saioa beteko du gaur, abenduak 16, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasita. Oraingo honetan Ramon Saizarbitoria izango da protagonista; Ramon Etxezarreta izango du solaskide dosnostiar idazleak.
Saizarbitoriaren eta Etxezarretaren arteko hizketaldia zuzenean jarraitu ezin dutenek, Internet bidez izango dute horretarako aukera: Twitterren #ABG_Saizarbitoria traola erabilita, edota streaming bidez www.sanagustinkulturgunea.com-en eta www.erlotelebista.com-en.