Kooperazioaz mintzo

Uztarria.eus 2014ko abe. 17a, 11:17

Atzo, asteartea, Gobernuz Kanpoko hainbat erakundetan lan egiten duten azpeitiarrek mahai-ingurua egin zutenKooperazio Astearen baitan, Sindikatu Zaharrean. Bertan izan ziren Peru, Salvador, Nepal, Ruand, Sahara, India bezalako herrialdeekin kooperazioan nahiz Bidezko Merkatzan lan egiten duten herritarrak. Leire Etxaniz zinegotzia ere bertan izan zen. Izan ere, Udalak urtero kooperazio proiektuak bideratzeko laguntzak eman ohi ditu.

Sindikatu Zaharrean bildutako lagunek kooperazio hitzaren nondik norakoez, Gobernuz Kanpoko Erakundeez, garapen lankidetzaz, eta krisiaren eraginaz eztabaidatu zuten, bakoitzak bere esperientzia azalduz.

Gaur, asteazkena, memoria historikoa berreskuratzeak herriaren garapenean duen garrantziaren inguruko solasaldia izango da Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Javi Buces eta Eztizen Miranda izango dira hizlariak. Gainera, Egiaren haziak eta Oroimenaren leukoak Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan grabatutako dokumentalak ikusi ahal izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide