Zapatutik astelehenera bitartean Exodus: dioses y reyes filma ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Zapatuan eta igandean 19:00etan emango dute filma. Astelehenean, berriz, 21:30ean hasita.
2014an estreinatutako filma da Exodus: dioses y reyes eta Ridley Scott da zuzendaria.