Hamabost postutik gora, Santo Tomas bezperan, Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2014ko abe. 18a, 12:51

Bigarren eskuko azoka, artisauak, baserritarren produktuak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak... Gabonetarako erosketak egiteko aukera paregabea izango da larunbatean Sanjuandegin. Jan edanerako tartea ere izango da, eta baita egunaz gozatzekoa ere.

Abenduaren 20a, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan 

Postuak:

- Baserritarrak
- Bidezko merkataritza
- Bigarren eskuko denda-azoka 
- Artisauak
- Herriko GKE ezberdinen kooperazio postua eta janaria biltzeko puntua 
- Extremadurako komunitatea
- Janari postuak: txorizoa, haragi egosia eta salda
- Kultur- mahaia 
- Jolastek. Robotika laborategia.

Egitaraua:

10:30ean Itsasiko Ttuntturroak auzoan zehar

11:00etan Zirku musikatua tailerra haurrentzat.

12:00etan Arte eta Diseinu ikastegiaren eskutik, haurrentzako marrazketa tailerra. 

12:00etan Extremadurako janari eta edari dastaketa (repapaloa, urdaiazpikoa, ardoa...)

16:00etan Munduko jolasak (Kooperazio astearen baitan). 

16:00etan Gure haurrekin jolasteko jolas tailerra (guraso eta helduentzat), Txiki Txoko ludotekan

17:30ean Txokolatada

18:00etan Ipuin kontalaria

19:00ak aldera Buruhandi eta erraldoiak, trikitilariek lagunduta

Egun osoan, Azpeitiko Argazki Elkartekoen lanak ikusgai izango dira plazan.

Irratian jostailua eta generoari buruzko elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide