Azpeitia Cup II. Alebinen Futbol txapelketako lehenengo fasea abenduaren 26an, 27an eta 28an jokatu da Garmendipeko futbol zelaian. Sailkapen fasea jokatuko dute egun horietan Gipuzkoako, Bizkaiko, Errioxako eta Kantabriako 32 taldek, eta horietatik lau sailkatuko dira 2015eko ekainean jokatuko den Azpeitia Cup Txapelketara.
Abadiño, Aizkorri, Amaika Bat, Anaitasuna, Getxoko Arenas, Aurrera Ondarroa, Barakaldo, Comillas, Danena Amaroz, Ermua, Intxaurrondo, Lagun Onak, Lengokoak, Logroño, Mundarro, Orioko, Pauldarrak, Real Union, Tedeon, Torrelavega, Touring, Urola, Zarautz eta Zumaiako izango dira lehen fasea jokatuko duten taldeak.
Espanyolek irabazi zuen joan den ekainean jokatu zen I. Azpeitia Cup.