Janari desberdinen dastaketa izango da bihar, Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko abe. 19a, 14:18

Azoka Herritiken baitan, Extremadurako jakiak, pintxo beganoak eta bertako txorizoa dastatu ahal izango dira bihar eguerdian. Pintxo bakoitza 0,5 euro ordaindu beharko da.

Azoka Herritik ekimenaren barruan, janari ezberdinen dastaketa izango da bihar, zapatua, eguerdian Sanjuandegin. Extremadurako komunitateak hango janariak eskainiko ditu, Oñatz Talde Animalistak prestatutako pintxo beganoak izango dira eta Baserritik.com elkartearen eskutik, berriz, bertako txorizoa dastatu ahal izango da. Pintxoak 0,50 euroren trukean izango dira salgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide