Artisautza postuak jarriko dituzte Sanagustinpean abenduaren 22an, 23an eta 24an

Uztarria.eus 2014ko abe. 19a, 18:03

22an eta 23an arratsaldez jarriko dituzte, 17:00etatik 20:00etara; eta 24an goiz eta arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Bihar, zapatua, Sanjuandegin egingo den Gabonetako Azoka Herritik-en baitan ez ezik, artisautza produktuak eskura izango dira Azpeitian datozen egunetan ere.

Izan ere, abenduaren 22an, 23an eta 24an -datorren asteko astelehenetik asteazkenera- artisauak Sanagustinpean egongo dira, beren lana erakusteko eta saltzeko prest. 22an eta 23an arratsaldez jarriko dituzte postuak udaletxe azpian, 17:00etatik 20:00etara; eta 24an goiz eta arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide