Azpeitiko Udalak zapatuan banatu zituen '2014ko Azpeitiko Kirolaria' sariak. Herriko kirol taldeek hala erabakita, urtean zehar egindako lanagatik edota ibilbideagatik talde bakoitzak erabakitako hamahiru kirolarik jaso zuten saria. Horiez gain, Udaleko Kirol Batzordeak izendatuta, urteko sari nagusia, Azpeitiko 2014ko kirolari onenarena, Iraurgi Saskibaloi Klubeko kadete nesken Gerdau taldeak jaso zuen. Sari banaketa ekitaldian azaldu dutenez, Gerdau taldeak "euskal saskibaloiaren historian orri berezia izango du, kadete mailan Espainiako txapelketako finala jokatzea lortu duen lehen talde gipuzkoarra izan baita".
Hemen elkarteek aukeratutako kirolari onenak: