Aimar Irigoienek nagusitasun osoz hautsi du Zelairen marka Manterola harriarekin

Uztarria.eus 2014ko abe. 22a, 13:04

Erakustaldi berri bat egin zuen Aimar Irigoien errezildar harrijasotzaileak atzo, Santo Tomas egunez, Izarraitz pilotalekuan. Manterola harriarekin Jose Antonio Gisasola Zelai-k 1987an jarritako 122 altxaldiko marka haustea zuen erronka Irigoienek eta, ohi duenez, ez zuen hutsik egin, oso bestela: 128 aldiz jaso zuen Manterola harria, frontoian elkartutako 600 ikusle ingururen txaloen artean. Batetik bestera hogei minutuko tartearekin, hiru ekinalditan hautsi zuen marka errezildarrak. 43, 43 eta 42 jasoaldi eman zizkion 150 kiloko zilindro zaharrari, hurrenez hurren, hiru txanda horietan.

Aimar Irigoienen marka ahalegina borobiltzeko, Idoia Etxeberria eta Goenatxo III.a harrijasotzaileek era Mikel Larrañaga eta Txapartegi -Olasagastiren ordez- aizkolariek ere hartu zuten parte Santo Tomas eguerdiko herri kirol jaialdian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide