Zabalik da Frantziskanetako jaiotza

Uztarria.eus 2014ko abe. 26a, 09:32

Urteroko legez, aurten ere jarri dute jaiotza Frantziskanetako kometuan. Egunero izango da zabalik, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean. Jaiotzean aurten aurrenekoz egunsentia, eguna, iluntzea eta gaua irudikatu dituzte, eta jaiotza osatzeko goroldioa, kortxoa eta zerrautsa erabili dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide