Urtero legez, aurten ere Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa antolatu du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak. Bertso saioa igandean, hilak 28, izango da Soreasu antzokian, 18:00etan hasita. Andoni Egaña, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Igor Elorza, Sustrai Colina eta Iñigo Ibañez ariko dira kantuan. Gai jartzaile lanak, berriz, Haritz Etxeberria Ministro-k egingo ditu.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Sanagustin kulturgunean eta Azkoitiko Zurt tabernan. Aurrez sei euro ordaindu beharko da sarrera, eta zortzi euro egunean bertan.