Gaur, abenduak 26, hileko azken ostirala da eta, beraz, presoen eskubideak aldarrikatzeko urteko azken hitzordua izango da herrian. Hilero bezala, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan plazan, eta ondoren pintxo-poteoa izango da hainbat tabernatan.
Gabonetan euskal presoak gogoan Azpeitian antolatu dituzten ekimenen barruan dago hileko azken ostiraleko hori. Ernaik antolatuta baraualdia ere egin zuten hainbat gaztek joan den abenduaren 23an.