Frantzisko aita santua Loiolara gonbidatu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Inazio Loiolakoaren bideko jubileu urtearen harira egin dio gonbitea Urkulluk, eta Ricardo Blazquez Bilboko gotzain ohiaren bidez helarazi dio hari gutuna. Izan ere, Espainiako Elizbarrutiko presidentea da egun Blazquez.
2015. urtean Azpeitira etor dadin dei egin dio Urkulluk. Jesuita da Frantzisko aita santua, eta ordena horretako fraideekin hitz egin ostean erabaki du hura gonbidatzea. Duela bi aste bidali zion eskutitza aita santuari.