Asteartean, urtarrilak 6, Errege Magoen eguna izango da eta, urtero bezala, bezperan iritsiko dira Gaspar, Meltxor eta Baltasar Azpeitira, kabalkadan parte hartzera.
Hiru Erregeen aurretik etorriko dira, ordea, haien laguntzaileak. Erregeen pajeak igandean, urtarrilaren 4an, izango dira Azpeitian. Baigera elkarteak antolatutako ekitaldian, 17:30etik aurrera Sanagustinpean egongo dira pajeak, umeek Erregeei zuzendutako gutunak eta eskaerak jaso eta gozokiak banatzeko.