Bazkideentzako doako sauna eta gimnasioa igerilekuko lanak amaitutakoan hasiko direla zehaztu du Kirol Patronatuak

Uztarria.eus 2015ko urt. 7a, 16:58

2015erako aurkeztu dituzten berrikuntzen artean egongo dira. Igerilekua handitzeko obrak otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran bukatzea aurreikusi dute.

Udaleko Kirol sailak eta Udal Kirol Patronatuak joan den astean iragarri zituzten Patronatuko bazkideek eta haren gain dauden instalazioen erabiltzaileek hasi berri den 2015ean eskura izango dituzten berrikuntzak.

Besteak beste, orain arte beste zenbateko bat ordainduta soilik erabil zitezkeen sauna eta gimnasioa aurrerantzean doan erabili ahal izango dituzte Kirol Patronatuaren bazkide direnek. Doako zerbitzuak, ordea, "igerilekuko lanak bukatu ondoren" hasiko dira ematen, Kirol Patronatuaren arduradunek Uztarriari zehaztu diotenez. "Gaizkiulertua" tarteko, doako zerbitzu horien eskean joan dira dagoeneko, nonbait, bazkide batzuk, baina obrak bukatu arte ez da indarrean egongo eskaintza berria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide