Asteburuan hasiko da Gipuzkoako Taldekako Xake Liga. Eskualdeko hainbat taldek hartuko du parte lehian, eta tartean da Xaputarrak Azpeitiko kluba.
Lehen jardunaldia, zapatuan, etxetik kanpo hasiko dute azpeitiarrek. Izan ere, Iriondo D taldearen kontra jokatuko du Xaputarrak taldeak lehen jardunaldia. Gainerakoan, hurrengo taldeek neurtuko dituzte indarrak: Zarauzko Iriondo A taldea Baionako taldearen aurka ariko da, Iriondo B taldeak Errenteriako Beraun Berakoen kontra jokatuko du, Azkoitiko Anaitasuna Kakute B taldeak Andoinen aurka, Iriondo C taldeak Bergara-Zaleakekoen kontra, eta Getariako Keta Eibar B-ren aurka.
Guztira, hamaika asteburutan, zapatuetan, jokatuko dituzte partidak.