Maiatzera bitartean hilero egingo ditugu Mutxikoak, beti, hilaren bigarren igandean. Alde Zaharrean egingo ditugu gehienean, baina ez dugu baztertzen auzoetara zabaltzeko aukera ere.
Erraz egiteko moduko dantzak dira Mutxikoak, eta ekimenaren helburua, dantzak zabaldu eta herritarrengana gerturatzea da. Ikusteko ez ezik, gerturatu eta egiteko saioa baitira. Animatu parte hartzera!