Sansebastianetarako etxeetan jartzeko banderak salgai jarri ditu Udalak

Uztarria.eus 2015ko urt. 8a, 18:45

Sansebastianetako banderak urtarrilaren 19a bitartean izango dituzte salgai.

Kolpeka, Belaetxe eta Agirre dendetan erosi ahal izango dira, urtarrilaren 19a bitartean.

Hamaika egun falta dira San Sebastian bezpera iristeko eta Azpeitia hasi da urteko lehen festa hitzordu nagusirako prestatzen. Horrela, besteak beste, Udalak gaur jakinarazi du aurten ere salgai jarri dituela etxeetako leiho eta balkoietan jartzeko sansebastianetako banderak, argazkikoa bezalakoak.

Herriko hiru saltokitan, Kolpekan, Belaetxen eta Agirren, erosi ahal izango dira banderak, 4,5 euroren truke. Urtarrilaren 19a arte izango dituzte salgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide