Azpeitia-Izaspi-Samiño-Azpeitia ibilaldia, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2015ko urt. 8a, 19:03

Helduei zuzendutako goiz ibilaldia izango da urtarrilaren 10ekoa. Goizeko zortzietan abiatuko gara herriko plazatik.

Lagun Onak Mendi Bazkunak helduentzako goiz ibilaldia antolatu du zapatu honetarako, urtarrilak 10. Azpeitia-Izaspi-Samiño-Azpeitia da parte hartuko duten mendizaleek beteko duten ibilbidea. Goizeko zortzietan herriko plazatik irten eta Oñatzetik Izaspira joango gara, ondoren Izaspitik Loretora, eta handik Urrestillara jaitsi eta Azpeitira buelta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide