Ilunpeko pilotariak Gipuzkoako Txapelketako finaletan

Uztarria.eus 2015ko urt. 9a, 11:22

Pasa berri diren Gabonetan Gipuzkoako Banakako Errendimendu Txapelketako pilota finalak jokatu ziren Bergaran, eta Ilunpeko hiru azpeitiarrek lortu zuten final haietarako txartela. Bigarren urteko alebinetan azpitxapeldun izan zen Jakes Elosegi. Lehen urteko infantiletan txapela lortu zuen Unai Alberdik, eta Mikel Unanue, berriz, azpitxapeldun izan zen bigarren urteko infantilen mailan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide