Gaur, ostirala, emango diote hasiera Azpeitiko txotx denboraldiari. Añota sagardotegian kupelaren irekiera eta afaria egingo dituzte, 20:30ean hasita. Urteroko legez, bertsolariak izango dira bertan: Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Iñaki Murua, hain zuzen. Ondoren, Kupela taldearen erromeriaz gozatu ahal izango da.