Txotx denboraldia ireki dute Azpeitiko Añota sagardotegian

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2015eko urtarrilaren 12a

Joan den ostiralean ireki zuten txotx denboraldia Azpeitiko Añota sagardotegian. Bixente Artola masajista arduratu zen sagardo berriari lehen tragoa emateaz, eta jende ilarak jarraitu zion hari. Sagardotegian izan ziren giroa berotzen, ohi bezala, Xebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Iñaki Murua bertsolariak. Honakoa esan zieten han bildu zirenei: "Gozatu neurririk gabe, baina neurrian edanda". Horrenbestez, ostiraleko hasierarekin, irekita da Añotako denboraldi berria.

Argazki gehiago Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide