Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko urt. 13a, 10:34

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. 

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Udalbatzak 2014ko abenduaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Ezkerretegi baserriko partzelan ostalaritza jarduera sortu ondoren, bide publikoa egokitzeko hirigintzako hitzarmena onartzea.

3.- Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren arteko hitzarmena, garraio alorrean MUGI txartelak eskatzen dituen datuak lagatzeko.

4.-  Azpeitiko Udal Kirold Patronatuan harrera, uretako sorospen, igeriko jarduera, aerobik, mantenimenduko gimnasia, muskulazio eta antzeko jarduera fisikoen zerbitzuak eskaintzeko Kirol Patronatuak eta BPXport Kirol Zerbitzuak S.L.-ren arteko kontratu administratiboaren aldaketa onartzea.

5.- Alkatetzak 2014ko martxoan emandako ebazpenen berri ematea.

6.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide