Protestante eta ebanjelikoek badute bilgunea Azpeitian

Uztarria.eus 2015ko urt. 13a, 16:33

Eliza protestante eta ebanjelikoa ireki berri dute herrian. Joan den urtarrilaren 3an inauguratu zuten, Artzubia Etorbidearen 51. zenbakian -kiroldegiaren aurrean-, Betel Bilgune Ebanjelikoa (argazkian, ekitaldiaren une bat). Bilgune berriaren sustatzaileek azaldu dutenez, Azpeitian, Azkoitian, Zestoan eta inguruetan bizi diren sinesmen horretako fededunei zerbitzua emango die elizak, Roger Grande artzainaren gidaritzapean. Asteazkenetan 20:00etan eta igandeetan 11:15ean irekiko ditu ateak Betel Bilgune Ebanjelikoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide