Euskotrenek autobus zerbitzu berezia jarri du gaurko, San Sebastian bezperarako. Bi linea indartuko ditu garraio enpresak gaur gauean: Azpeititik Azkoitira eta Azpeititik Zumaiara doazenak.
Hurrengoak dira ordutegiak:
- Azpeititik Azkoitira: 1:00ean, 2:00etan, 3:20an, 4:00etan eta 5:20an.
- Azpeititik Zumaiara: 2:30ean eta 4:30ean.