Izarraitz auzoan auto istripua izan da gaur, astelehena, 10:15ak inguruan. Autoa Garate baserri ondoko pendizean behera erori da eta hura gidatzen ari zen 81 urteko emakumea hil egin da. Istripuaren tokira Ertzaintzaren hainbat auto, Osakidetzaren elikopteroa, udaltzaingoa eta anbulantzia bertaratu dira, eta suhiltzaileek atera dute hilotza autotik.