2015/02/16 Egun osoa

Astelehen Karnabala

Azpeitia

10:00etan Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia.

11:00etan sokako zezena Erdi Kalean, eta zezen txikiak eta poniak plazan.

12:30ean herriko banda gaztearen kalejira eta umeen desfilea.

16:15ean zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldearen eta Udal Musika Bandaren emanaldia.

16:30ean sokamuturra.

17:00etan haurrentzako tailerrak Olazko Andre Mariaren plazan.

19:30ean Udal Musika Bandaren kalejira.

19:30etik 23:00etara Dubots Fanfarrea eta Urolatarrak txaranga.

00:00etan Itsasiko ttuntturroak, Los Pasai txaranga eta Bricadeira perkusio taldea.

01:30ean mozorro lehiaketako sari banaketa udaletxean.

Banakako saria:

  • Lehenengo saria: 200 euro.
  • Bigarren saria: 150 euro.
  • Hirugarren saria: bi afari.

Taldeko sariak:

  • Lehenengo saria: 800 euro.
  • Bigarren saria: 700 euro.
  • Hirugarren saria: 500 euro.
  • Laugarren saria: afariak.
  • Inauteri giro onena duen tabernari sari berezia: bi afari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide