Argia astekariak gaur, urtarrilak 30, banatu ditu aurtengo Argia Sariak. Euskarazko komunikazioan nabarmendu diren proiektuak saritzen dituzte eta, 26. edizioa izan den honetan, Pepe Aizpuru azpeitiarra eta Nekane Zinkunegi errezildarra -Uztarriaren kolaboratzaile izandakoa- egon dira saria jasotzera atera direnen artean.
Interneteko atalean, iaz Ipar Euskal Herriko udal bozen jarraipena egin zuten hainbat komunikabideren elkarlana saritu dute; Aizpuru, Iparraldeko Euskal Irratietako erredaktore burua, izan da saria jaso duenetako bat; argazkian, makurtuta, ezkerretik hasita bigarrena da Aizpuru. Irratiko saria, berriz, Arrosa sareko Zebrabidea saioari eman diote, eta bertan esatari den aldetik jaso du saria Zinkunegik (argazkian, makurtuta, eskubiko aurrena).
Argazkia: Argia.