Hainbat herritan sortu du jakin mina Azpeitiko Kultur Mahairen antoketa moduak: Kulturari buruzko herri mailako erabakiak nola eta non hartu?; kultur mugimenduak nola hartu parte kultur politiketan?; herriko kulturaren norabidea nork eta nola finkatu?... asko dira galderak. Herriko kultur taldeak, norbanakoak eta Udala bera biltzen dituen mahaiak eredu ona dirudi, eta jakin mina sortzen du.
Ostegunean, Durangon egon eginen hainbat herritako euskaltzale eta kulturzaleen aurrean gure eredua azaltzen. Kepa Urbietak eman zituen azalpenal. Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako XII. Topaldiaren baitan, Azpeitiko ez zen aztertu genuen eredu bakarra izan. Zumaiako esperientzia, Arrasatekoa, Astra... Eztabaida eta mahain inguru interesgarriak izan ziren, eta Ikasi ere egin genuen.
Hemen, 'Berria'-k topaldiari buruz egindako erreportaia; eta hemen, topaguneak berak egindako kronika eta bideoak.