Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko ots. 3a, 10:45

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. 

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Udalbatzak 2015eko urtarrilaren 13an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Loiola-Manresa bitartean igaroko den Ignaziotar Bidearen inguruan lankidetza hitzarmena onartzea.

3.- Arreta soziosanitarioa behar duten herritarrek zerbitzu koordinatua eta egonkorra izan dezaten Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak elkarrekin adostu duten protokoloa.

4.- Azpeitiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren arteko hitzarmena, Egibar baserrian dagoen Ingurumen Hezkuntzaren museoan ematen diren jarduerak bideratzeko (2013-2015).

5.- Azpeitiko Udalaren eta musika bandaren arteko hitzarmena (2015. ekitaldirako diru-laguntza)

6.- 2014ko aurrekontuan, gastuen aurrekontu partiden arteko transferentzia bidez egin beharreko 5. kreditu aldaketaren berri ematea (Alkatetzak 2014ko azaroaren 25ean onartua).

7.- Alkatetzak 2014ko apirilean emandako ebazpenen berri ematea.

8.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide